Lurrama … sur le chemin de notre terre !
Nous avons pu découvrir une large variété d’animaux qui nous entourent, mais que nous ne prenons pas toujours le temps d’observer ou que nous n’avons pas l’occasion d’approcher.
Nous avons également observé la tonte des moutons à travers la confrontation de la technique ancestrales et de la technique plus moderne. Au terme de ce concours, nous avons pu apprécier le touché si doux de la laine dont l’odeur nous a quelques peu étonnés !
Nous avons ensuite eu l’occasion d’apprécier la fabrication du fromage en direct… dommage que la dégustation ait été compromise !
Enfin, pour finir cette journée riche en apprentissages, nous avons participé à un jeu de l’oie géant pour mettre à jour mais aussi enrichir nos connaissances sur l’environnement.
Lurrama … gure lurraren bidean !
Abere ainitz ikusi ditugu : ardiak, ahuntzak, xerriak, oiloak, lapinak, zaldiak, astoak, behiak, zezen azkar bat, baita ere indioilar bat.
Ardien artile moztea ikusi dugu. Bi gizon baziren. Batek ile mozkailu bat erabili du eta besteak aixturrak baizik bazituen, lehen bezala egiteko. Biek lasterketa batean abiatu dira.
Ile mozkailua baliatu duen gizonak irabazi du. Artilerik gabe, ardiak arrosak ziren, heien azalaren kolorea ikusten ginuen. Artile moztua hunkitu dugu, goxoa da bainan usain azkar bat badu. Puska bat ekarri dugu eskolarat.
Gasnaren egitea ikusi dugu. Laborari batek erakutsi digu nola egiten duen gasna bere baserrian.
Hasteko goizeko behi esnea isuri du tupin handi baten barnean. Gero esnea eskuekin nahasi du eta emeki emeki puska ttipi batzu agertu dira eta loditu dira. Azkenean, lotu dira gasna osatzeko. Ondoan gazura gelditu da.
Gasna hartu du eta moldatzaile baten barnean ezarri du. Zapatuz gazura guzia ateratu du. Gasna xuri-xuria zen eta gazura pixkat horia zen.
Berantago gazura berriz ikusi dugu xerrien xurkinan.
Jostatu gira «Terre Buissonière» eraiki zuen joko batean : antzara joko handi bat zen.
Taldeka jostatu gira. Laukitxoak lurrean ziren eta dado handi bat behar ginuen botatu.
Gero lortu ginuen laukitxoaren gainean behar ginen kokatu. Laukitxoen gainean marrazkiak baziren eta marrazkien arabera antolatzaileek galderak pausatzen zuten edo egitekoak proposatzen zituzten. Aldi batez gauz bat usaindu dugu eta erran behar ginuen zer zen : biperbeltza zen.